Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/593

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<591>

Han urguilua, handinahia, desohorezki oinen azpian erabiliko eta ostikatuko da. Han abariziosa, diruz betherik zegoena, nezesitate handian, munduko beharrik beharrena baino beharreanago jarriko da. Han sabeldarraio, golosa, lamitia, jan-edanera emana, gulara eroria, gosez eta egarriz, ur xorta bat ere ezin erdietsiz, amitua ibiliko da, flakatua eta iragana jarriko da. Han arnegaria, mihitik urkhatua dilindaka egonen da. Han emakhoia, haragiaren lohian lizundua eta hidoiztatua ibili dena, deabru izigarriek bere atzapar zorrotzez ferekatuko, larrutuko, eta halakoari dagotzan bertze pena molde batzuez penatuko dute.

Are gehiago, ifernuan abariziosak abariziosekin, ohoinak ohoinekin, arnegariak arnegariekin; finean, kideak kidekin eta suertekoekin egonen dira bereziak eta parzelatuak. Hala emaiten du aditzera San Mateo ebanjelistak: Colligite primum zizania, et alligate ea in fasciculos ad comburendum (Matth. 13). Biltzatzue belhar gaixtoak, eta biltzatzue multzuka eta zamaka, erratzeko elkharrekin. Eta nahi baduzue jakin zer den hunela multzuka eta zamaka bildurik erratzea, deklaratzen du San Gregoriok: Fasciculos ad comburendum ligare, est eos qui aeterno igni sunt traditi, pares cum paribus sociare, ut quos similis culpa inquinat, par etiam paena constringat (Greg. li. 2 Moral., cap. 47). Belhar gaixto zamak, multzuak,