Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/591

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<589>

edari zurminduz. Hemen hemengoek bezala, han ere hangoek besta eginen diote. Ordea, diferentki. Hemengo gozotasuna eta jan-edaneko plazera, hango mintasunaz eta bianda gaixtoez ahantz arazitzen deraukatela. Halaber, tactus, ukitzea, presuna guztia izanen da penatua. Zeren eztu nehork han, surik, kharrik eta gauza likits nardagarririk baizen utkituko.

379 Finean, nola orai hemen sensu guztiek eta gorputzeko parte guztiek hartzen baitute atsegin eta plazer, hala han, halaber, hartuko dute guztiek damu eta atsekabe, pena eta dolore, min eta oinhaze. Han izanen da dolore guztien eta gaitz guztien junta, bilgura eta batzarrea. Han izanen du kondenatu onbeharrak buruan min handia, hortz-haginetan oinhaze bortitza, bihotzean dolore errabiatua, gorputzean kota, harri, ikhara, sukhar; finean, ahal diratekeien eritasun guztiak. Hanbat gaitz eta dolore izanen du, non dolore hutsez, dolore bihurtuko, konbertituko eta eginen baita.

Hemengo eritasunek eta oinhazek eztute komunzki behin ere gorputz guztia osoki hartzen. Batean begietan duzu min, eta ez orduan beharrietan; bertzean eskuetan, eta ez oinetan. Eta, hunelatan, parte batean min izanagatik, eztuzu bertzean min,