Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/590

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<588>

izigarria, hain su handia, ilhuna eta khetsua, non begietako bista hemen gauza ederren eta plazenten ikhusteaz banoki loriatu zena, han gauza itsusien, izigarrien, nardagarrien eta atsekabekorren begiesteaz dolorezki penatuko baita.

378 Halaber, auditus, enzutea, beharriak izanen dira penatuak, eta jarriko dira harrituak. Zeren eztute enzunen, oihurik, nigarrik, marraskarik, deihadarrik, deithorarik, auhenik eta nigarrik baizen. Hango kantuak, leloak eta bozkarioak, izanen dira aiak, hatsbeherapenak, inzirinak, nigar-xopinak eta arrenkurak, bethiere arnegatzen eta maradikatzen dutela bere buruez eta erori zaien zorthe gaixtoaz.

Halaber, odoratus, usna, sudurrak izanen dira penatuak, usain gaixto batez, khirats handiaz. Zeren, bataz, azken egunean jautsiko baitira, gaixtoekin batean, munduko hatskeria guztiak ifernura; eta berriz, bertzea, zeren nola zeruko lorian daudenek izanen baitute usain ona, hala ifernuan daudenek izanen dute gaixtoa; eta usain gaixto hartzaz egonen dira bethiere sudurrak betheak eta khirastuak.

Halaber, gustus, gustua, ahoko zaphorea izanen da penatua: bataz, gosez eta egarriz, eta bertzea, zenbait janhari urdinduz eta