Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/58

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<58>

ere, etzuen begiratu, etzuen konplitu, hautsi zuen, jan zuen; arrazoinez, beraz, erraztasun huragatik beragatik ere, kondenatu zuen bere ondoko guztiekin heriotzera: zeren ondokoek ere, haren naturaleza hartu baitzuten. Gauza, debekua, ttipia da, baina desobedienzia handia. Eta hala, justuki dago gure kontra sentenzia emana; justuki gaude heriotzera kondenatuak; eta eztakigu noizko. Beraz, baldin geure buruoz kontu onik eman nahi badugu, kondenaturik dagoen batek bezala, behar dugu egon, bizi eta gobernatu.

Garzelean dagoenak, jakiten duenean kondenatu dela biziaren galtzera, nork erranen du nola tristetzen den? Zein gogoetatsu jartzen den? Hasten da hatsbeherapen egiten, alde batera eta bertzera itzultzen. Eta ikhusirik eztuela erremediorik, eztuela eskapatzerik, hartzeintu lehenez bertze gogoeta molde batzuk. Munduaz eta mundukoez etsitzen du, eztu hetzaz konturik egiten. Bere konzienziak, bere arimak derauka egiteko. Bere bekhatuak pensatzeintu, ahalik eta hobekiena kofesatzeintu; batari eta bertzeari barkhamendu eskatzen zaie. Finean, ahal bezanbat bere konzienzia deskargaturik eta garbiturik, heriotzeari igurikitzen dio.

Bada, garzelean kondenaturik dagoen hark bezala, hala prestaturik, hark dituen gogoetekin, behar dugu guk ere egon, bizi eta ibili,