Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/59

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<59>

hura biharamuneko bezala, gu ere, ez jakin noizko, benturaz gaurko, Jainkoaz beraz, Jainkoak sentenzia emanik kondenatuak gaudenaz geroztik.

Sar balitza justiziak hamar gizon garzelean barrena urkhabera kondenaturik; eta handik athera balitza galtzera egun bat, eta bihar edo bertze egun batez bertze bat edo bia. Othe lizateke nehor ere, heken artean, bizitze luzearen esperantza luenik? Edo zeren eztuten lehena atheratzen, azkena izanen dela segur lizenik? Eztut uste. Bada, mundu haur ezta bertze gauzarik, gure heriotzera kondenaturik gaudenon garzele bat baizen. Eta garzele hunetarik atheratzen gaitu Jainkoaren justiziak, egun bat, bihar bertze bat; bata lehen, bertzea gero, eztaki nehork noiz, ezta segurantzarik. Beraz, gauden erne, gauden prestik, segurantzarik eztenaz geroztik.


§ 1


39 Komunzki ahotan dabilan solhasa da: “Eztugu geroko segurantzarik, bethi gara periletan”. Eta hala da egia. Zeren gutien uste dugunean, geure gogarenik gaudenean eta aitzinerat ere anhitz gauzaren egiteko gogo hartzen dugunean, atrapatzen baikaitu heriotzeak.