Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/57

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<57>

bertzearekin solhasean daudezila, meza enzun gabe besta egunean utzten dute; hitz guztiaz, ez eta bai asko den lekhuan, arnegu eta juramentu egiten dute, eta gero erraiten dute: “Baldinba, ez ahal naiz hunengatik, hunein gauza aphurragatik, eta hunein erraxki egin dudanagatik ifernurako?”. Bada erran nahi deratzut ezen zeren horrein gauza erraxean, aphurrean eta ttipian zeure laxotasuna eta Jainkoaren manuaz kontu guti egitea erakutsi duzun, aldez are horigatik ifernurako zarela.

Baldin Jainkoak manatu bazinitu, egun guztiaz barur zindezila; zur baten edo harri baten gainean, ohetan sarthu gabe etzin zindezila. Zilizio bat, zerdazko gerriko bat, larru arras bethi ere erabil zenezala; edo finean, hunelako bertze manamendu gaitz bat eman baleratzu, badirudi etzatekeiela miretsteko, ez konplitzea; eta ez konplituagatik ere izan zendukeiela zerbait desenkusa eta estakuru. Baina gauza ttipian eta erraxean, sagar baten debekuan, zer desenkusa, zer estakuru ahal dukezu?

38 Adanek anhitz fabore eta abantail errezibitu zuen Jainkoaganik, eta gero heken guztien buruan, zuhaitz bat seinalatu baitzioen, erran zioen bertze guztietarik bai, baina haren fruitutik etzezala jan. Manamendu erraza, debeku ttipia ibeni zeraukan; eta guztiarekin