Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/579

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<577>

baderatzu. Bada, zeure azken finean, heriotzeko orenean, behar ordu guztien gaineko behar orduan, zer damu, zer bihotz ukhaldi errezibituko duzu? Zer pena eta atsekabe sentituko duzu, Jainkoak hutsik, behar duzuna gabe, kanporat egotz zaitzanean? Nescio vos. Etzaituela ezagutzen, berandu duzula, eztuzula erremediorik erran diazazunean? Eta hunela erranik, athea herts diazazunean? Badirudi, hunetan pensatzeak berak ere, sekulakotzat musut-huts gelditu behar duela ikhusteak, nehori buruko ileak latzten derautzala. Arrazoinekin erraiten du San Krisostomok: Multi hominum Gehennam tantum formidant; ego autem, gloriae illius amissionem, Gehenna multo amariorem esse dico (Chrysost. Hom. 47 ad popul. Anthio.). Batzuk ifernuaren dira beldur, eta ez bertzeren; baina niri, guztien gainetik, zeruko loriaren galtzea iduritzen zait dela garratz eta izigarri, gehienik ni harentzat naiz beldur.

371 Hunetarik aditzen da profeta Dabiten erran bat: Pluet super eos ignis et sulphur et spiritus procellarum, pars calicis eorum (Psalm. 10). Su, zufre, tormenta eta bertzerik anhitz pena emanen deraue Jainkoak kondenatuei.

Baina hek guztiak, pars calicis eorum, eztira parte bat baizen izanen, eta parterik ttipiena. Zeren guztietako handiena izanen da zeruko loriatik, Jainkoaren begi bistatik eta konpainiatik sekulakotzat kanpoan egoitea.