Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/578

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<576>

gabeturik eta haren begi bistatik eta konpainiatik desterratua egoitetik heldu zaitza dituen kalte guztiak.

Gauza bat galtzen duzunean, damu hartzen duzu. Eta, zenbatenaz eta galtzen duzun gauza hura baita hobeago, handiago eta baliosago, hanbatenaz hartzen duzu damuago, hanbatenaz sentitzenago duzu. Beraz, zinez eta arrazoinekin sentituko duzu, eta damu hartuko, Jainkoa bera, den gauzarik hoberena, handiena, baliosena eta zuk beharren zenduena, galtzen duzunean. Kalte handia da begietako bistaz, osasunaz eta azienda guztiaz gabetzea; beraz, zinez izanen da kalte handia, Jainkoaz beraz gabeturik jartzea.

370 Erregeren lehenbiziko semeak, zuzenez eta ethorkiz erresuma guztiko jaun eta errege heldu denak, damu har lezake, erregetzat koroatu eta errezibitu behar duten egunean, egotz balezate desterraturik erresuma guztitik kanporat; zer damu, zer despit eta atsekabe errezibituko du, beraz, giristinoak ere, zeruko erresumako heredero eta partale heldu zenak, erresuma hartan sarthu uste zuen egunean athea hersten diotela eta kanporat egotzten dutela dakusanean?

Presuna bati zeure behar orduan, premia premiazkoan, gauza baten eskatzen zatzaitzanean, damu hartzen duzu, baldin duela dakizularik, hutsik egotzten bazaitu, ezetz erraiten