Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/577

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<575>


§ 2


369 Erraiten du San Tomasek: Poenae damnatorum in duo genera dividuntur, quae sunt poena damni et poena sensus. Poena damni respondet aversioni a Deo, et poena sensus, conversioni ad creaturam (D. Th. 1-2 q. 87 art. 4 in corpor. et 2.2 q. 79 art. 4 ad 4). Erran nahi du: Presuna batek egiten duenean bekhatu mortal bat, bi gauza egiteintu. Lehenbizikoa, utzten du bere kreatzailea; eta bigarrena, hartzen du kreatura; eta harturik, haren baithan ibentzen du bere gogoa. Gibelaz itzultzen zaika Jainkoari eta begitarteaz kreaturari. Eta nola bi gauza egiten baititu, halatan ditu merezi ere bi pena eta gaztigu. Lehenbizikoa, merezi du utz dezan Jainkoak, egotz dezan bere konpainiatik, eztezan sekulan haren bekhokirik eta bisaiarik ikhus: utz dezan utz-zailea. Eta pena haur deitzen du San Tomasek poena damni, id est: carentia divinae visionis, carentia divinae praesentiae, Jainkoaren ez ikhustea, haren konpainiatik eta loriatik sekulakotzat kanpoan eta etsaigoan, desterraturik egoitea.

Eta haur da ifernuan dagoenak iragaiten duen penarik handiena eta malenkoniarik malenkoniagarriena. Zeren nola parabisuan dagoenari, Jainkoaren ikhustetik eta haren konpainian egoitetik ethortzen baitzaitza ontasun guztiak, hala ifernuan dagoenari ere, Jainkoaz