Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/559

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<557>

enim Angelis super uno poenitentiam agente: sed Diabolo super uno poenitentiam deserente> (Aug. in Soliloq. anima. ad Deum, c. 27, to. 9). "Ongi egiten dugun guztiaz alegeratzen dira aingiruak eta tristetzen deabruak". Eta erraiten denean aingiruak alegeratzen direla, eta deabruak tristetzen, aditzen da ezen geure aldetik denaz bezanbatean, guk alegeratzen ditugula edo tristetzen; eta alegera edo triste albalitezi, guk egiten ditugun obrek alegera eta trista litzaketela. Zeren bertze gainerakoan, aingiruak nola bethi lorian baitaude, ezin triste ditezke, eta ez deabruak ere alegera, zeren hek ere bethi penatan baitira.

Erraiten du San Tomasek: Demones propter invidiam, profectum hominum impedire nituntur; et propter superbiam, divinae potestatis similitudinem usurpant, deputando sibi ministros ad hominum impugnationem, sicut et Angeli Deo ministrant in determinatis officiis ad hominum salutem (S. Thom. 1 part. q. 114 art. 1). Badakigu baduela gutarik batbederak, Jainkoak emanik, nork bere aingiru begirailea; eta aingiru hark bertze guztien artetik eta gainetik edukitzen duela bere kargukoaz kontu, eta desiratzen duela haren salbamendua. Eta nola Jainkoak ontasunean egiten duena, nahi bailuke deabruak ere gaixtatasunean egin, halatan Luziferrek, deabru buruzagiak eta kapitainak, emaiten du, halaber, zenbait aingiru gaixto