<556>
ezen, baldin Jainkoak deusez ere albalu damurik, hunetzaz lukeiela. Beraz, hunelatan, erran behar da handia dela luzamendutan dabilan bekhatoreak, hala ibiltze hartan eta bitarte hartan Jainkoari egiten dioen bidegabea. Eta halako bidegaberik ez egiteagatik ere utzteko lituzkeiela, eta ginituzkeiela, luzamenduak eta gerotik gerora ibiltzeak.
Nola luzamendutan gerotik gerora dabilanak egiten derauen bidegabe aingiruei
Kap. LIV
356 Erraiten du Spiritu Sainduak: Spes quae differtur, affligit animam (Prov. 3). Luzatzen den esperantzak nekhatzen du gogoa, penatzen du arima. Beraz, handia da, halaber, bere arauaz, aingiruei luzamendutan ibiltzeaz egiten derauegun bidegabea. Zeren desira handi batekin, gure penitenziaren eta konbertitzearen beha baitaude, eta berantzeaz damu hartzen baitute. Hala emaiten du aditzera San Agustinek: Quoties bene agimus, gaudent Angeli et tristantur Demones, gaudium est