<555>
eta fintkagarri ohi dira. Zeren elkharrekin minzatu gabe, eta elkhargana gabe egotu diren denbora hartan ere, elkharganatzeko amorioa eta desira berretzen baitzaie; hala bada, gure Jainkoari ere, gure moldera minzatzera, bekhatorea apartaturik dagokan bitarte hartan berretzen zaika bekhatore haren bereganatzeko duen desira eta borondatea. Eta badirudi eztuela onik, beregana dezakeien arteino. Zeren bitarte hartan, athera ethorririk bezala, bethi deiez baitagoka; eta deiez ere luzaro eta behin ere etsitu gabe. Expectat Dominus, ut misereatur vestri (Isai. 30). Urthe batez, biaz eta hamarrez, athal ondoan igurikitzen du. Eta, alabaina, bekhatoreak bere burua gor eta sor egiten du, geroko bere eginbidea luzatzen du. Gauza gaizki egina da, eta itsusia, adiskideari deiez dagotzunean, ez ihardestea, athean iguriki arazitzea; eta berehala eman ahal diazaion errepuestaren eta egin ahal diazaion zerbitzuaren geroko luzatzea.
Beraz, zinez izanen da gauza gaizki egina eta itsusia hain maite zaituen Jainkoari eta adiskideari, zure penitentzia egiteaz eta bide oneratzeaz hanbat atsegin hartzen duenari, eta bethi ere deitzen zaituela eta zure bilha dabilala dakizunari, hain kontu guti emaitea, hanbat iguriki arazitzea, geroko luzatzea, ez berehala ihardestea. Badirudi