Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/556

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<554>

Artzaina alegeratzenago da ardi errebelatu baten edireiteaz, artalde osoaren, larre onean alha dela jakiteaz baino. Aita batek atseginago hartzen du, denbora luzeaz mututurik egotu den semearen ahotik hitz baten enzuteaz, bertze seme guztiak ederki minzatzen direla aditzeaz baino. Halatan, bere hazienda partea jan-edanean eta emaztetan gastaturik, galdua eta desegina bihurtu zen semeari egin zioen bere aitak besta gehiago, bethiere etxean bere manuko egon zeikanari baino. Zeren etxekoa bethiere segurean ikhusten baitzuen, baina bertzea, galdutzat zedukana, koberatu baitzuen. Hala da, bada, eta halatan gure Jaungoikoak ere hartzen du hanbat atsegin eta plazer bekhatorearen penitenziaz. Zeren galduz gero edireiten baita, eta bai peril handitik ere ilkitzen eta eskapatzen.


§ 3


355 Bekhatorearen penitenziaz atsegin handia hartzen du gure Jaungoikoak; eta atsegin hartze haur guztior eragiten derauka bekhatoreagana dadukan amorioak. Eta nola, Terenziok dioen bezala, Amantium ira, amoris redintegratio est, zinez eta egiaz elkhar maite dutenen arteko haserredurak eta diferentziak anhitzetan ere amorio berretgarri