Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/555

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<553>

Gerlaren ondoan estimatzen da bakea; tormenta iragan denean prezatzen da denbora ederra; eritasuna joan denean edukitzen da ezertan osasuna. Eta, zenbatenaz eta gerla, tormenta eta eritasuna izan baitira handiago eta perilosago, hanbatenaz gero ondoko bakea, denbora ederra eta osasuna ere dira prezatzenago, estimatzenago. "Zer nahizu gehiago?" dio San Agustinek: Edendi et bibendi voluptas nulla est, nisi praecedat esuriendi et sitiendi molestia. Et ebriossi quaedam salsiuscula comedunt, quo fiat molestior ardor, quem, cum extinguit potatio, fiat delectatio. Et institutum est, ut iam pactae sponsae non tradatur statim, ne vilem habeat maritus quam non suspiraverit dilatam (Aug. lib. 8 Conf., c. 3). Baldin plazera plazer eta atsegina atsegin izanen bada, behar da aitzinetik aphur bat bedere nekhatu eta unhatu. Jakinen bada zer den plazera, frogatu behar da lehenik zer den desplazera. Gaitzen berririk eztakienak, eztu ontasuna estimatzen.

Loan ezta gozorik logale eztenean, eta ez jan-edanean ere asea dagoenean. Eta, halatan, edale on batzuek bilhatzeintuzte bianda gaziak egarriaren pizteko eta, pizturik, edatean plazer gehiago hartzeko. Halatan ordenatu zen, halaber, etzekiola espos berriari berehala, lehenbiziko gutiziamenduan edo aiphamenean, bere esposa eman, nekez izana hobeki estima zezan edo fite izana arbuia etzezan.