Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/554

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<552>

balentia handiak egiten dituen soldadua, behin ere ihesik egin eztuena, eta balentiarik ere egiten eztuena baino. Halaber, laborari batek ere nahiago eta maiteago du anhitz belhar gaixto izatu duen lurra eta gero hetarik garbitu ondoan fruitu anhitz ekhartzen duena, behin ere belhar gaixtorik izan eztuena eta fruiturik ere emaiten eztuena baino. Hala bada, gure Jaungoikoak ere du maiteago, bekhatu egin ondoan beroki eta doblatuki obra onetan enplegatzen dena, bekhaturik egin eztuena eta obra onak ere hotzki, ephelki eta laxoki egiten dituena baino. Eta erraiten du maiteago duela halako bekhatorea, hala zintki eta fintki penitenzia egiten duena, bertze moldezko lauretan hogoi eta hemeretzi justu baino. Zeren lehen gaixto eta bekhatore zen hura, egiten baita azkenean, penitenziarekin batean, justuago eta sainduago, bethi justu eta saindu izatu diren hek baino.


§ 2


354 Are gehiago maiteago eta estimatzenago du Jainkoak penitenzia egiten duen bekhatorea, penitenziaren premiarik eztuen justua baino. Zeren perilean eta galdu-gordean ibili diren gauzen edireiteaz atseginago hartzen baitugu, bethiere segurean eta peril gabe egon direnen ikhusteaz baino.