<542>
Bada, obra hildu, hebaindu, lohakartu eta trabatu hek, libratzen, pitzten, iratzartzen eta erraberritzen dira kofesatzeaz. Zeren kofesatzeak khentzen baitu heken aitzinean zegoen trabua, zein baita bekhatua.
Laurgarren obrak dira opera mortua, obra hilak. Eta hauk dira bekhatu mortalean zaudela egiten ditutzun obra onak. Bekhatutan zaudenean barurtzen zara, orazinotan egoiten zara, erromerian ibiltzen zara, beharren alderakotzat miserikordios gerthatzen zara, eta anhitz bertze obra miserikordiazkotan enplegatzen zara. Eta hauk guztiok, bere egitez eta izanez obra onak dira. Ordea, nola presuna hilak ezin baitaidike obra bizirik, eta zu orduan zeure ariman hila baitzaude, halatan zure orduko obra on hek ere dira hilak, eta deus guti balio dutenak. Eta, hala, urrikalkizun da bekhatorea bere alfer trabailuagatik ere. Zeren bekhatutan dagoenean, anhitz obra on egiten duelarik, zeren bekhatutan dagoela egiten dituen, ezpaitzaitza kasi deus baliatzen. Kofesa bedi, beraz, batbedera bekhatua egin duen bezain fite. Zeren, bertzela, bekhatutan dagoeino egiten dituen obra on guztiak galtzeintu, eta are lehenekoak ere, bekhaturik gabe zegoenean egin zituenak ere, hilduak eta trabatuak edukitzeintu.
349 Ordea, benturaz erranen du orai hemen zenbaitek: