Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/545

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


"Beraz, halatan, bekhatutan nagoenean, eztut zer barurturik, orazinotan egonik, eta ez bertze obra onetan ere zer enplegaturik. Zeren berdin, orduko obra on hek, ezpaitute orduan deus balio". Bada, ordea, orduan ere zerbait balio dute; eta on da bekhatutan zaudenean ere ongi egitea eta obra onetan enplegatzea. Zeren egia da: orduko obra on hek eztute zeruko loriaren erdiesteko, orduan deus balio, eztute hartarakotzat berek indarrik asko. Eta, hala, hekengatik, baldin orduan hil bazindezi, ifernura zindoazke. Bai, ordea, balio dute bertze anhitz gauzatako. Balio dute munduko on tenporalen erdiesteko, garaziaren bidean eta disposizionean jartzeko, bekhatu gutiago egiteko, eta usantza onaren ere hartzeko. Eta haur da San Tomasek erraiten duena: Opera extra charitatem facta, ex condigno, nullius boni meritoria sunt; ex congruo vero alicuius meritoria dici possunt. Quia decet divinam bonitatem, ut ubicumque dispositionem invenit, perfectionem adiiciat. Et secundum hoc, opera ista, ad triplex bonum valent: scilicet ad consequutionem temporalium, ad dispositionem ad gratiam et assuefactionem bonorum operum (S. Thom. in additionib. q. 14 art. 4)>. Bekhatoreak bekhatutan dagoenean egiten dituen obra onek, balio ezpadute ere deus zeruko loriaren erdiesteko; eta obra on hekengatik bekhatore hark Jainkoaren alderakotzat buruperik ezin baduke ere, zeren obra on