<538>
hala agertzen eta kofesatzen dituenari, beldur zaika, gogan beharzaika, etzaika sobera fida.
346 Ikhusten duzunean ezen presuna bat dela erasle handi, minzatzaile, ahazabal, hitz-mitzti, elhaberriti eta salhati, eztiozu halakoari sekereturik fidatzen. Zeren Spiritu Sainduak dioen bezala: Qui denudat arcana amici, fidem perdit (Eccles. 27). Adiskidearen sekeretuak biluzten, agertzen eta salhatzen dituenak, galtzen du nehork haren baithan ahal dukeien sinhestea, eztu merezi nehor fida dakion. Hala bada, deabruak ere, dakusanean ezen, eragiten derauzkitzun bekhatuak ―ixil eta sekeretu eduki bazinitza nahi bailuke― zuk berehala kanporatzen ditutzula, kofesorari erraiten eta agertzen derautzatzula, galtzen du zure baithan zuen sihestea eta fidantzia. Ikhusirik ezen haren iduriz hitz-mitzti eta salhati zarela, utzten zaitu, etzaitu handik aitzina hanbatetan tentatzen, eta ez bekhatu egitera narritatzen. Zeren berdin baitakusa eztuela probetxurik; hark egiten duen guztia, zuk berehala kofesoraren aitzinean desegiten duzula.
Gutitan kofesatzen direnak dira deabruaren gogarakoak, hek dira haren zerbitzari finak eta leialak; hek dira haren sekretariak, haren bekhatu sekeretuak sekeretu denbora luzeaz edukitzen dituztenak.