<537>
arintzen, gutitzen eta laburtzen du purgatorietako pena, eta pena hetan egon behar den denbora. Kofesatzen denari, kofesatzen den guztiaz, ongi kofesatzen bada, barkhatzen zaika, eta gutitzen, bere zor duen penatik parte bat. Eta hain maiz kofesa ahal diteke, eta hain ongi, non guztia pagaturik, hartzekodun ere gertha baititeke, lehenagoko saindu handi, maiz kofesatzen ziren hek, gerthatu ziren bezala.
Eta purgatorietako penen bortitztasuna konsideratzen duenak, eta han iragan behar diren pena hek maiz kofesatzeaz arintzen direla dakienak, segur da akhusatuko duela bere nagitasuna, eta egiten den baino maizago kofesatuko dela. Zeren mundu hunetako pena guztiak elkharri iratxekirik ere, ezpaitira deus, purgatorioetan den penarik ttipienarekin konparaturik. Beraz, maiz behar da kofesatu, eta kofesatzeaz pena heken iraungitzera eta gutitzera enseiatu.
Are gehiago, hirurgarren arrazoina. Maiz behar da kofesatu. Zeren maiz kofesatzeak haserretzen du deabrua, eta are erhoturik eta zoraturik bezala, zer hari den eta zer egin eztakiela ibentzen du.
Bekhatuak kofesatu gabe denbora luzeaz bere baithan barrena gorderik eta estalirik dadutzana baithan, esku handia du deabruak, nabusi da harentzat. Baina egin eta bere