<539>
Bada, halako nabusi gaixtoaren sekretari eta zerbitzari ez izaiteagatik, hari damu egiteagatik, eta gure baithan ahal dukeien fidantzia ere galdurik utz gaitzangatik, behar da lehen baino lehen, behar da maiz kofesatu.
Are gehiago, laurgarren arrazoina. Behar da maiz kofesatu. Zeren maiz kofesatzen dena baithan eztira bekathuak hala gogortzen, eta ez finkatzen, eztira hala erroztatzen, eta ez hain barrena sartzen.
Erranen duzu: Jende batzuk kofesatzen dira maiz, eta bai halaber maiz bere leheneko bekhatuetara bihurtzen; eror eta jaiki dabiltza; garbitu bezain fite likitsten dira. Zer probetxu da, bada, halako kofesatzeaz, jaikitzeaz eta garbitzeaz? Zer probetxu den? Bada, bai, probetxu. Zeren baldin maiz erortzen badira, halaber maiz jaikitzen dira; baldin maiz egiten badute bekhatu, halaber maiz erremediatzen dute. Eta erremediatu duten bitarte hartan, jaikiak eta garbituak daudenean, dei ditzake Jainkoak, hil ditezke orduan, eta bai halaber halatan salba ere. Eta, hala, batean eror eta bertzean jaiki dabilanak, peril badu ere galtzeko, ez ordea hanbat, nola bethiere eroririk datzanak.
347 Egia da, ordea: kofesatzen zarenean, behar duzu ez berriz bihurtzeko borondatearekin kofesatu. Baina hala kofesaturik ere,