<528>
zuen disposizionearen, debozinoaren eta aparailuaren arauaz. Sacramenta Veteris Legis conferebant gratiam ex opere operantis. Nola prestatzen baitziren errezibitzeko, hala errezibitzen zuten. Baina oraiko kofesatseak eta sakramentuek emaiten dute gure disposizioneari eta prestatzeari dagokan garazia eta faborea, eta are gehiago, sakramenduek berek bere baithan dutenetik ere errepartitzen dute; eta errezibitzen dugu guk ere parte hura, baldin gerok geure aldetik traburik ibentzen ezpadugu. Sacramenta Novae Legis conferunt gratiam ex opere operato.
340 Bigarren arrazoina eman ahal diteke, frogatzeko oraiko kofesatzeak indar gehiago duela Lege Zaharrekoak baino. Zeren orduko kofesatzean, baldin erdietsiko bazen barkhamendurik, behar zen dolore fin bat, bihotzezko urrikimendu bat, Jainkoa beragatik eta harenganako amorioagatik izana eta hartua, zein deitzen baita <lat> contritio, </lat> kontrizionea, urrikimendu guztien gaineko urrikimendua. Baina oraiko kofesatzean asko da, aphezaren absolbazinoarekin batean, kontrizioneaz bertze dolore molde bat, parabisuko loriaren galtzeko edo ifernuko penetara joaiteko beldurtasunetik heldu dena, zein deitzen baita atritio, atrizionea. Ex attrito per sacramentum fit contritus. Asko da oraiko kofesatzean uste izaitea baduela kontrizionea.