Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/531

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<529>

Zeren ezpadu ere atrizionea baizen, konplitzen du sakramenduak bitartean den falta eta eskastasuna; zein baita konsideratzeko pontua eta salbatzeko fabore handia.

Hain handia, ezen arrazoinekin galdegiten baitu Jeremias Profetak: Nunquid resina non est in Galaad? aut medicus non est ibi? Quare igitur non est obducta cicatrix filiae populi mei? (Ier. 8). "Zer da haur? Ez othe da arroxinarik edo atriakarik Galaadteko hirian, edo midikurik han berean? Nolatan, bada, ene herriko alabaren zauria ezta sendatu?". Erran nahi du: Giristino herrian, arimako eritasunaren sendatzeko hain erremedio handia eta midizina eskuarra den lekhuan, zein baita kofesionea; eta, halaber, hanbat barber eta midiku, zein baitira kofesorak; nolatan, guztiarekin ere, edireiten da hanbat zauri eta eritasun? hanbat bekhatu eta gaixtakeria? Eta nolatan eztira fitetzago sendatzen? Urthe guztian, eta batzutan gehiago ere, bekhatuaren eritasunean ustelduak eta khirastuak baitaude? Ihardesten du Glosak: Populus nolebat audire medicum, nec eius recipere medicinam (Glos. Lyr. in cap. 8 Ierem.). Eztira sendatzen, zeren ezpaitira enseiatzen; ezpaitira midikuagana konseilatzera eta midizinaren errezibitzera joaiten. Erran nahi du, ezpaitira behar bezala kofesatzen, eta ez kofesoragana hurbiltzen.