Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/528

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<526>

aitzinean egin zenbait oferenda eta sakrifizio, eta hartan eman aditzera bekhatore zela. Hala manatzen zen Lebitikoaren kapitulu batzuetan. Eta are hetan seinalatzen ziren bekhatuei zegozten oferendak eta sakrifizioak (Vide Levit., cap. 3, 4, 5 et 6).

Etzen oraino orduan, orai den bezala, nehori beregainki bere bekhatuen kofesatzeko manurik, eta ez nola, noiz eta zenbat egin zituen erraiteko premiarik. Asko zen orduan, urrikimendu batekin, legeak manatzen zituen oferenden eta sakrifizioen egitea. Hura zen orduko kofesatze moldea. Errege Dabitek bertzeren emaztearekin bekhatu egin zuenean, eta bekhatu haren estaltzeagatik emazte haren senharra hil arazi zuenean, erraiten du Glosak haren gainean: Ex verecundia enim non aperiebat peccata sua, faciendo pro eis sacrificia in lege praecepta, quae pro variis peccatis varie imponuntur (Glossa Lyrana in Psal. 31). Errege Dabitek, ahalkez eta bere buruaren ez nabarbentzeagatik, utzten zituen egin gabe haren bekhatuenzat ordenaturik zeuden sakrifizioak. Eta etzituen behin ere egin, Natan profeta mehatxatzera eta eranzute egitera ethor zekidikaion arteino. Baina bai orduan, ahalkea benzuturik, egin zituen behar ziren oferendak eta sakrifizio guztiak; eta gero hekin batean erdietsi zuen barkhamendu. Zeren orduan ere, Lege Zahar eskiribatuan ere, egin behar ziren bekhatuen