<525>
erraiten du San Tomasek: Sicut in statu legis naturae homines nulla lege exterius data, sed solo interiori instinctu movebantur ad Deum colendum, ita etiam ex interiori instinctu determinabatur eis, quibus rebus sensibilibus ad Dei cultum uterentur (S. Thom. 3 p., q. 60, art. 3 ad 3). Asko zen barreneko urrikimendua, eta urrikimendu haren, batbederari bere baithan iduritzen zeikan kanpoko zenbait seinalerekin agertzea eta signifikatzea. Etzen oraino orduan bertze kofesatze molderik, eta ez erremedio eskiribuz ezarririk eta ibenirik.
338 Baina gero, mundua aphur bat aitzinago iragan zenean, lege naturaletik iltkirik, lege eskiribatura, Moisenen denborara heldu zenean, hasi zen usatzen bertze kofesatze molde bat. Etzen ja orduan asko batbederak bere barreneko damuaren eta dolorearen, plazer zuen seinalearekin kanpoan agertzea. Baina behar zuen barreneko dolore hura eta urrikimendua, zenbait oferendaz eta sakrifizioz, eta ez, ez zeinetzaz nahi zen, baina hartako eskiribuz ordenaturik zeudezinez deklaratu eta eman aditzera. Baziren Lege Zahar eskiribatuan sazerdoteak eta Tenploko kargudunak. Eta presuna batek bekhatu bat egiten zuenean, behar zuen bekhatu huragatik, urrikimendu batekin eta gehiago ez egiteko borondatearekin, sazerdote heken