Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/526

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<524>

hura etzuen, ez, egin jakin gabez, baina halatan bere bekhatua ezagun zezan, eta ezaguturik kofesa zezan amoreakgatik. Eta zeren ezpaitzuen behar zen bidean kofesatu, baina desenkusatu eta ederztatu nahi izatu baitzuen, erraiten zuela ezen bere emazteak eragin zeraukala, halatan parte bat bedere, hanbat kalte eta damu errezibitu zuen. Molde berean edireiten da galdegin zioela Kaini ere, bere anaia Abel hil zuenean: Ubi est Abel frater tuus? "Non da zure anaia Abel?". Eta zergatik galdegin zeraukan hunela? Bere bekhatua gogora zezan eta gogorarik kofesa zezangatik. Eta zeren ezpaitzuen kofesatu, baina ukhatu baitzuen, halatan hain onbehar eta urrikalkizun egin zen, eta mundutik desterratua ibilirik, azkenean kondenatu zen. Bada, Adan eta Kain ere lege naturalean ziren, jendeak bere naturalezaren arauaz, eskiribuzko kidarik eta erakuslerik ere gabe, bizitzen ziren denboran.

Ordea, zeren naturalezak berak ere erakusten baitu behar dela arrazoinaren arauaz bizi, gaizki egitea utzirik, Jainkoarekin eduki eta hari bere faltak aithortu, halatan etzen lege naturalean ere zerbait moldez, gogoz eta bihotzez bedere, zerbait seinalerekin kofesatu gabe nehor salbatzen. Egia da, etzen oraino orduan kofesatzeko zirimonia seinalaturik. Hala