<523>
Nola ezten kofesatzea gerotik gerora luzatu behar
Kap. LI
337 Baldin skritura saindua ongi irakur eta konsidera badezagu, edirenen dugu eztela egundaino nehor salbatu, eta ez salbatuko ere, aldez edo moldez kofesatu gabe.
Egundainoz geroz, lege guztietan eta mende guztietan usatu da eta usatzen da kofesatzea. Diferentki, ordea, ez berdin. Lege naturaleko kofesatzea, oraiko kofesatzearen itzala bezala zen. Ordukoa zen oraikoaren seinale bat, figura bat, pintura bat eta signifikantza bat. Lege naturalean asko zen bihotzezko urrikimendu batekin, eta batbederari bere gogoak bere baithan barrena ziotsan kanpoko zenbait seinalerekin, kontu egizu begi ailtxatze batekin edo belhaurikatze batekin, Jainkoari berari kofesatzea eta barkhamendu eskatzea.
Deitu zuen Jainko Jaunak Adan, eta galdegin zuen ea non zen: Vocavit Dominus Deus Adam, et dixit: "Ubi es?. Eta galdegite