<52>
ezta zer mintzaturik. Zeren nik orai ahal dukedan guztia da desira ona, geroko gogoa eta intenzionea, eta ez bertzerik”. Ezta bide gaixtoa haur eta hunela orai egitea, gero fin gaitz egiteko.
§ 2
34 San Agustinek, frogatuak bezala, anhitz gauza erraiten du luzamendutan ibiltzeko pontu hunen gainean. Kontatzen du, nola bere bizitze gaixtoaren utzteko ingurunera zenean, ibili zen ezin ethenduz, ezin partituz eta bere baithan ezin deliberatuz. Kontatzen du, halaber, zenbat trabu edireiten zuen, zenbat gerla egiten zioten bere lagunek, okhasinoek eta aztura gaixtoek. Alde batetik, desiratzen zuen bide onean jartzea; hartara bulkhatzen zuten bere ama sainduaren nigarrek, konzientziaren autsikiek eta Jainkoaren manamenduek. Eta, bertzetik, trabatzen eta gibelatzen zuten leheneko usantzek, eta guztiz ere emazten balakuek, hitz ederrek eta plazerek. Tenaciter colligabar a foemina (Lib. 8 Confes., cap. 1). Emaztek zedukaten bortitzki lothua. Dixeram: "Da mihi castitatem et continentiam, sed noli modo". Timebam, enim, ne me cito exaudires et sanares a morbo concupiscentiae, quam malebam expleri quam extingui (8 Confes., cap. 7). Emaztetarik apartatzea, hain zeikan gaitz eta gaitzi, ezen bere othoitzak ere