Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/53

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<53>

hetzaz geroko, ethorkizuneko egiten baitzituen. Zeren beldur zen, enzun zezan berehala Jainkoak, eta bere plazerak, gozatu nahizko desira handi batekin bere gogoan zerabiltzanak, gibela ziatzon. Egiteko hunetan zebilanean, erraiten zioen Jainkoari: Modo, ecce modo; sine paululum (8 Confes., cap. 6). Ha, Jauna, utztazu aphur bat, igurikazu bertze aphur bat, ez lehia, ez khexa, ez berantets, sarri naiz zurekin. Hunela erraiten zuen, hunela luzatzen zuen. Eta luzamendu hautan zebilala, denbora handia iragan zeikan. Ordea, gero ere, hura asko goiz bihurtu zen, etzen azken ponturaino egotu. Aitzitik, alde batetik eta bertzetik bere kontuak eginik, erran zioen deliberamendu handi batekin bere adiskide bati: Ego iam me abrupi ab illa nostra spe; et ideo servire statui, ex hac hora; in loco hoc aggredior (8 Confes., cap. 6). Nitzaz denaz bezanbatean, ni kanpoan naiz munduko egitekoetarik, banalorietarik eta esperantza guztietarik; nik hautsi dut munduarekin; egin dut harekikoaz, eta deliberatu dut Jainkoaren zerbitzatzera. Eta orai bereon, presenteon hasten naiz: ezta ja gehiago geroko gerorik, luzamendurik, eta ez ephetan ibiltzerik. Eta hala, erran bezala egin ere zuen. Anhitz luzamendu erabili zuen, baina azkenean guztiak, eta asko goiz, utzi zituen. Baina guk eztugu hala egiten, egunetik egunera gabiltza,