<51>
ibiltzeko. Propter frigus piger arare noluit (Prover. 20). Trabailatu nahi etzuenak, hotzaren atxakia egin zuen; barurtzera herabe zuenak, buruan min zuela erran zuen. Dicit piger: leo est in via (Prover. 19). Nagiak, bere lekhutik higitu nahi eztuenak, trabu handiak edireiteintu, bidean ere lehoina dagoela erraiten du. Occasiones quaerit qui vult reccedere ab amico (Prover. 8). Adiskideaz desegin nahi denak, adiskidetasuna hautsi nahi duenak, okhasinoak bilhatzeintu, anhitz desenkusa eta estakuru edireiten du; hala edireiten ditugu, bada, guk ere okhasinoak, desenkusak, estakuruak, atxakiak eta itzurpideak, bekhatutan egoiteko, desirkundetan eta nahikundetan denboraren iragaiteko.
Nehork ontasunera hersten zaituenean, eta gibela zaudenean, ihardesten diozu hala hersten zaituenari: “Othoi, orai presenteon barkhatu behar derautazu, ezin daidiket oraino zuk diozuna. Zeren buruan sarthu baitzait fantasia bat, konplitu behar dut fantasia hura. Gogora baitzait gutizia bat, iragan behar dut gutizia hura; aphur bat ase behar dut, aspertu behar dut, ixiritu behar dut; eta gero orduan ase, asper, ixiri eta nekha nadinean, bianda higuintzen has dakidanean, orduan guztiak utzikoitut; orduan bide on batean jartzera eta finkatzera deliberatuki deliberatuko dut. Baina bitartean, anarteraino,