Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/517

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<515>

gehienak, aldez edo moldez, emaztetako bekhatuakgatik izan ditutzula. Eta, baldin egia erran nahi baduzu, bekhatu hetan plazer baino desplazer gehiago iragan duzula. Eta hala da, bere arauaz, bertze bekhatu suerte guztietan ere.

332 Ezta gaixtatasuna baino gauza trabailutsuagorik, eta ez hartako trabailua baino trabailu galduagorik. Zeren ezta trabailu hartarik, kalterik eta desohorerik baizen, bertze fruiturik biltzen. Halatan galdegin zerauen Jondone Paulok bekhatutan ibili ziren jende batzuei: Quem fructum habuistis tunc in illis in quibus nunc erubescitis? (Prov. 6). "Zer fruitu, zer irabazi izan zenduten orduan, orai aiphatzera ere, ahalke zareten bekhatu hetan?".

Bekhatuaren gaztigu handietarik bat da ahalkea. Hartzen duzu deabrua zeure nabusi, eta ahalke zara haren muthil zarela erraitera. Gaixto zara; ordea, eztuzu nahi gaixto dei zaitzaten. Zeurk egin duzun bekhatua, eztuzu zeurk aiphatu nahi, desohore zaitzu hartzaz minzatzea.

Urrikalkizun dira, onbehar dira gaixtoak. Zeren hetzaz heken adiskideak ere, agerriz ezpada ere, kapapetik bedere gaizki mintzo baitira. Baina onez eta prestuez guztiek, are etsaiek ere, bere bihotzetan barrena bedere, ongi erraiten dute. Ordea, guztiarekin ere, halarik ere, bere