Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/514

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<512>

urrikariz, ez hari jatera eman nahiz, baina zeren bertzela ezin engana baitezake, eta ez atzeman. Hala bada, deabruak ere emaiten dio bekhatuari zenbait atsegin eta plazer, zenbait bazka eta gozotasun, ez eman nahiz, ez atsegin sari, baina zeren bertzela ezin engana baitezake bekhatorea, eta ez atrapa.

330 Eta deabruak bekhatuari emaiten dioen enganamenduzko gozotasun hark ere, denak ere, deus guti irauten du, baina ondoko penak eta atsekabeak anhitz. Bekhatuaren plazeraz mintzo dela, erraiten du Sofar Joben adiskide hark: Hoc scio a principio, ex quo homo positus est super terram, quod laus impiorum brevis sit, et gaudium hypocritae ad instar puncti (Iob. 10). “Munduaren hastetik huneraino, jendeak jende direnaz geroztik, badakit pontu haur: gaixtoen laudorioa labur dela, eta hipokriten alegriantza are laburrago, pontu bat bezala”. Bekhatorea deitzen da hipokrita. Zeren hipokritaren saindutasuna bezala baita bekhatorearen atsegina eta plazera ere. Nola hipokritak kanpotik baitirudi saindu eta debot, ordea, barrenean baita gaixto eta maliziati, hala bekhatoreak ere kanpotik dirudi alegera, kontent, atseginez eta plazerez bethea; ordea, barrenean triste da, goibel eta ilhun.