<511>
ere iduritzen zaika bere bekhatu idorra on, gozo eta heze, ez zeren bekhatuak berak bere baithan duen ontasunik edo gozotasunik, baina zeren bekhatoreak baitaduka bere gogoa, bere gutizia eta desira guztia bekhatu hartan ibenia; eta desira hark emaiten baitio bekhatuari gozo eta zaphore.
Egun batez Israeleko jendeak hain zuen egartsu idorra eta edateko desira handia, non Jainkoak heken premia ikhusirik, eman baitzerauen, harri-muger batetarik atherarik, ithur-ur fresko bat. Eta gero, hartarik edan zutenean, erran zuten ur hura etzela, ez, ura, baina ura baino hobeago, munduko arno guztiak baino gozoago, eztiaren pare zela. Ut suggeret mel de petra (Deut. 32). Eta zerk eman zioen ur hari eztitasun hura? Heken gutiziak, heken desirak eta egartsuak; zeren, gainerakoan, bertze ur bat bezala zen ur hura ere. Hala bada, emaiten dio bekhatuari ere bere gozotasuna gure gogoak, gure desirak eta deabruak. Eztu bekhatuak berak bere baithan itxurapenezko eta enganamenduzko gozotasunik baizen.
330 Eta deabruak bekhatuari emaiten dioen enganamenduzko gozotasun hura ere, bortxaz emaiten dio, eta ez borondatez. Baldin bertzela eragin albaleza bekhatua, ez lemake munduan den plazerik ttipiena ere. Arrantzaleak egotzten du amua urera beitarekin, zenbait jateko eta bazkarekin; eta ez, ez arrainaren