<510>
eta bera bere buruarenzat penagarri eta gaztigu, hargatik beragatik ere, behar baikenduke bekhatu egitetik begiratu. Iokari batek, nahiz hari dadila dostetan eztuen batere irabazteaz probetxurik, eta ez galtzeaz kalterik, guztiarekin ere, atsegin hartzen du irabazteaz, eta damu galtzeaz. Zeren irabaztea bere egitez baita plazer, eta galtzea desplazer. Hala bada, prestu izaiteak ere, parabisurik ezpaliz ere, badu bere baithan barrena bere atsegina eta plazera, eta bai gaixto izaiteak ere, halaber, ifernurik ezpaliz ere, bere desplazera eta atsekabea.
§ 3
329 Batzuei iduritzen zaie ezen bekhatua gozo dela, plazentziaz bethea dela; baina enganatzen dira. Zeren, bataz, plazentzia hura ezta plazentzia, baina da enganamendu; eta enganamendu hura ere ezta, ez, bekhatuarena, eta ez bekhatutik sortzen dena, baina da bekhatorearena, bekhatorea beraganik eta bekhatuaren eragile deabruaganik heldu dena. Orak, bidean edireiten duen hezur idorra gozoki erabiltzen du ahoan, ez zeren hezur hark duen berekin mamirik edo urinik, baina zeren, erabili hutsez, orari berari ahotik odola jarieten baitzaika, eta gero odol harekin batean hezur idor hura on, gozo eta ezti iduritzen baitzaika. Hala bada, bekhatoreari