<509>
abscondita est cum Christo in Deo (ad Coll. 3). Eta nola Jesu Kristok berak baitzedukan bere dibinitatea eta jainkotasuna barrenean estalia, eta kanpoan baitzirudien ttipi eta probe, hala haren zerbitzariek ere, bere Jaunari jarraikitzen zaitzala, dirudite kanpoan deus guti eta triste, baina barrenean dira alegera eta konsolamenduz betheak. Quam magna multitudo dulcedinis, quam abscondisti timentibus te (Psalm. 3). A, zein handia den Jainkoak giristino beldur zaizkonentzat gorderik eta estalirik dadukan eztitasunaren multzutasuna! Hain da handia, ezen frogatu duenak baizen ezin jakin baitezake nolakoa den. Halatan erraiten du errege Dabitek: Gustate et videte, quoniam suavis est Dominus (Psalm. 33). “Dasta ezazue, froga ezazue, zeren ezta Jainkoa dirudien bezain latz eta gaitz. Orainokoan deabruaren zerbitzuan bezala, enplega zaite hemendik aitzina Jainkoarenean, eta orduan ikhusiko duzu, eta esperientziaz frogatuko, zein gozo , zein ezti, zein atsegin eta plazent den Jainkoa”. Nola berthuteak, prestutasunak eta giristino on izaiteak baithakarke berekin, bere baithan barrena, bozkario bat, alegriantza bat eta kontentamendu handi bat, hala bekhatuak eta bekhatutan ibiltzeak ere dakharke berekin desplazer bat, atsekabe handi bat; hain handia non, baldin ifernurik ezpaliz ere, zeren bekhatua bera bere baithan baita hain itsusi,