Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/503

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<501>

atseginetan dabilanak baino. Zeren Jainkoak bere garaziaz eta faboreaz debozinotan dagoenaren nigarrak gozatzen eta zaphoratzen baititu; eta berak ere nigar hetan ondore on bat edireiten baitu. Halakoagatik erraiten du San Agustinek: Semper doleat, et de dolore gaudeat (August. De vera et falsa poenitentia, cap. 13 in fine t. 4). Beu bethi dolore, eta doloreaz gozo eta zaphore.

Ikhusten duzunean presuna bat bere bekhatuen dolore hutsez nigarrez dagoela, uste duzu ezen presuna hura triste dela, baina enganatzen zara: zeren alegera da, eta alegeraz nigar hek egiteintu. Zeren San Anbrosiok dioen bezala: Non solum dolor lachrymas habet; habet et laetitia lachrymas (Ambros. De obitu fratris orat. 4, tom. 5). Eztira, ez, nigar guztiak doloretik heldu; badira alegriantzatik heldu direnak ere. Presuna justuen hatsbeherapenak, orazinotan eta penitenziatan daudenen nigarrak, alegriantzatik heldu dira. Nigar hek, arrosak dira elhorrien artean. Egur hezeak egiten du gar eta egiten du nigar; sua datxeka eta ura dario. Hala bada, presuna justuak ere berthutezko obretan egiten du nigar, eta egiten du irri; badu trabailu eta konsolamendu, badu tristura eta alegriantza: kanpoan tristura, eta barrenean alegriantza. Eta barreneko alegriantza hark garaitzen du kanpoko tristura. Zeren tristura hura bere nahiz eta borondatez, eta bere probetxutan hartzen