Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/502

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<500>

vos (Matth. 11). “Zatozte enegana trabailatzen zareten guztiok eta kargaturik zaudetenok, eta nik arinduko zaituztet; nik, karga pisu hori edekirik, karga arinago bat emanen deratzuet”. Tollam, quidem, sarcinas; sed inanes a sarcinis non dimittam. Tollam sarcinas malas, et imponam bonas (August. De verbis Domini serm. 24, t. 10). “Edekiko deratzuet karga, baina karga gabe etzaituztet utziko. Edekiko deratzuet karga gaixtoa, eta emanen ona”. Berthuteak, Jainkoaren zerbitzatzeak, baditu bere nekeak eta trabailuak, eta bai bekhatuak ere bere atseginak eta plazerak.

Bada, berthutearen neke eta trabailu hek atseginago dira, bekhatuaren atseginak eta plazerak baino. Hala erraiten du San Agustinek: Dulciores sunt lachrymae orantium, quam gaudia theatrorum (August. in Psalm. 127, tom. 8). Eztiago eta gozoago dira orazinotan eta othoitzetan daudezinen nigarrak, komedietan, dantzetan eta munduko plazeretan dabiltzanen irriak baino.

323 Ikhusiko duzu saindutto bat zokho batean nigarrez eta hatsbeherapenez, orazinotan dagoela; eta ikhusiko duzu, halaber, orazinoz eta debozinoz konturik egiten eztuen bat, bethiere jendartean, jokoan, dantzan eta atsegin hartzen dabilala. Bada, orai zuri idurituko zaitzu ezetz, baina zokhoan orazinotan dagoen hark, beroago eta alegerago du bere baithan barrena bere gogoa, munduko