<499>
Nola parabisuko bidea den errazago ifernukoa baino
Kap. l
322 Hunen aitzineko kapituluan eman diren arrazoinen arauaz, ageri da Jainkoaren lege sainduaren karga, karga arina dela, eta jasaiteko erraza. Ordea karga da, eta karga denaz geroz, segur da zenbait neke eta trabailu baduela; nola, halaber, ifernuko bidea dadukanak edireiten baitu zenbait atsegin eta plazer. Orai da, bada, kontua eta pontua, ea zeinek duen atsegin eta plazer, edo trabailu gehiago, parabisuko bidean ala ifernukoan dabilanak. Eta gauza segura da, ifernuko bidean dabilanak trabailu gehiago duela, karga pisuagoa darabilala; halako moldez, ezen karga hura ezin jasanez, erraiten baitzuen profeta Dabitek: Iniquitates meae supergressae sunt caput meum; et sicut onus grave gravatae sunt super me (Psalm. 32). “Ene bekhatuek iragan eta erdiratu dute ene burua, eta karga sortha pisu batek bezala, aurizki eta zapatu naute naizen guztia”. Eta, halatan, erraiten deraue Jainkoak halako kargarekin dabiltzanei: Venite ad me, omnes qui laboratis et onerati estis, et ego reficiam