<498>
oro meza enzutea, gau erditaraino orazinotan egoitea, eta hunelako bertzerik anhitz. Hauken egitera ezkara obligatu, nahi badugu baizen. Zeren Jainkoari alde guztiz eta geure ahal guztiaz zordun bagatzaitza ere, ordea, Jainkoaren miserikordia eta liberaltasuna hain da handia, non baldin haren manamenduak konplitzen baditugu, kontentatzen baita hainbertzez, eta gainerako bertze obra on guztiak geure eskuko utzten baiterauzkigu. Eta, hala, manamenduen emaiteaz manamenduak gutitu zerauzkigun, karga arindu zerakun. Zeren bertzela, baldin manamenduak eman ezpalerauzkigu, guztiak manamendu izanen baitziren. Beraz, arrazoinekin erraiten du: Iugum meum suave est, et onus meum leve. "Ene uztarria leun, plazent eta aisit da, eta ene karga ere arin": zeren hala baita. Eta are karga delarik, karga arintgarri eta gutigarri baita.
Eta, hala, segur da parabisuko bidea, behar den bidean hartzen duenarentzat, plaun dela, erraz, plazent eta atsegin.