<497>
Galdegiten dute teologoek, ea guk geure bekhatuakgatik geure Jainkoari satisfazionerik eta pagamendurik egin ahal diazaiogunz. Eta badirudi ezetz. Zeren erraiten du San Tomasek: Satisfactio est redditio voluntaria aequivalentis, alias indebiti (S. Thom. 4 Sent. dis. 18 q. 1 art. 1). Satisfatzea da, zor eztitugun obrez, geure eskuko ditugunez, nahi badugu baizen egitera obligatu ezkarenez, zor dugun bezanbat pagatzea eta bihurtzea. Beraz, ezin egin diazaiogu guk geure Jainkoari pagamendurik. Zeren nola baita Jainkoa guztien gaineko ongi egilea, eta dugun guztia harenganik baitugu, hala, dugun guztia eta ahal dagigun guztia hari diogu zor; beraz, etzaiku deus gelditzen geure eskuko, ezta obra librerik, manamendu eztenik, zein deitzen baitituzte teologoek opera supererogationis, obra emendailuzkoak, emanen gainekoak, gure eskuko direnak, libreak, nahi badugu baizen egitera obligatu ezkarenak. Badirudi eztela hunelako obrarik; eta baldin ezpada, segur da ezin paga dezakegula geure Jainkoa, eta ez satisfa.
Baina, guztiarekin ere, ihardesten dute teologoek berek, eta erraiten: Alde guztiz zordun bagatzaitza ere geure Jaungoikoari, badela, guztiarekin ere, anhitz obra on, nahi badugu baizen egitera obligatu ezkarenik, geure eskuko dugunik: nola baita orzirale guztietan barurtzea, egun