Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/504

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<502>

baitu, eta haren ondoan alegriantza uste baitu. 324 Halakoagatik erraiten du Elizak ere: In labore requies, in aestu temperies, in fletu solatium. Trabailuan pausua, beroan freskura, nigarrean konsolamendua. Halaber, halakoagatik erraiten du Dabid sainduak: Labores manuum tuarum, quia manducabis (Psalm. 127), bere eskuen trabailuak janen dituela. Trabailatzen denak, bere trabailuaz izaiten duen irabazia jaten ohi du, eta ez trabailua bera. Eta, alabaina, erraiten du errege Dabitek, presuna justuak trabailua bera ere jaten duela. Eta arrazoinekin erraiten du hala (Vide August. super hunc psalmum). Zeren justuak trabailu hartan ere, janhari gozo baten jatean bezanbat atsegin hartzen baitu. Giristino onak jaten ditu mundu hunetan bere trabailuak, eta bertze munduan, trabailuaren irabaziak eta fruituak. Zeren trabailu hetan, barurtzean, orazinotan egoitean eta nigar egitean ere, epherki jatean baino atseginago hartzen baitu. Fuerunt mihi lachrymae meae panes die ac nocte, dio profetak (Psalm. 41). “Ene gauazko eta egunazko ogia, nigarrak izan ziren. Ogiz asetzean bezanbat, atsegin hartzen nuen nigar egitean”. Gaudet iniquus in pompa, gaudet martyr in catena (August. in Psalm. 137). Gaixtoak munduko banalorietan, ponperietan, bonbazietan eta handirasunetan hartzen du atsegin eta plazer; eta martirak, justuak, gartzelean, trabailuetan eta gathean. Eta martir hark atseginago