<494>
hanbat merezi”. Zeren trabailua baita ttipi, labur eta tenporal, eta pagamendua handi, luze eta sekulako. Konsidera dezagun, beraz, pagamendua, eta edirenen dugu errax Jainkoaren lege saindua.
§ 4
320 Are gehiago edirenen dugu errax eta arin Jainkoaren lege saindua. Zeren lege haur uztarri baita, eta uztarria biak jasaiten eta eramaiten baitute. Halatan erran zerauen baratzean nabusiak bere diszipuluei: Sustinete hic, et vigilate mecum (Matth. 25). “Sostenga ezazue orai hemen hainbertze trabailu, zaudete aphur bat iratzarririk; eta ez zerok, ez, baina mecum, enekin, ni laguntzen natzaitzuela”. Hala erraiten du Jondone Paulok ere: Abundantius illis omnibus laboravi; non ego, autem, sed gratia Dei mecum (1 Cor. 15). “Ni bertze guztiak baino trabailatuago naiz; ez, ordea, neror, sed gratia Dei mecum, Jainkoaren garazia enekin”. Hala erran zuen, halaber, Jondone Paulok berak: Omnia possum in eo qui me confortat. “Ezta gauzarik, neure esportzatzailearekin batean eztaidikedanik”.
Konsolamendu handia da, bere trabailuetan eta egitekoetan lagun on baten izaitea. Beraz, konsola ahal gaitezke gu ere, zeren geure egitekoetan Jesu Kristo lagun baitugu. Obra