<488>
noiz eta Jainkoagatik desohore eta laido gehiago errezibitzen baitzuten. Ibant gaudentes a conspectu concilii, quoniam digni habiti sunt pro nomine Iesu contumeliam pati (Acto. 5). Zeren nola desohore eta laido hek guztiak borondatez eta amorioz hartzen baitzituzten, amorio harekin batean, etzituzten sentitzen, etzeizten trabailu iduritzen. Hunen arauaz erraiten du San Agustinek: Nullo modo sunt onerosi labores amantium; sed etiam ipsi delectant, sicut venantium, aucupantium, piscantium. Nam in eo quod amatur, aut non laboratur, aut et labor amatur (August. De bono viduita., tom. 4). Amorioz eta gogotik dabilzanen trabailuak eztira trabailu; aitzitik, hetan atsegin hartzen da: ihiztariak, arranzaleak, pilotariak, dantzariak nekhatzen dira, trabailatzen dira; eta, alabaina, trabailu hura guztia bestatzat hartzen dute. Zeren maite den gauzan, edo ezta nekerik, edo maite da nekea ere; edo ezta trabailurik, edo baldin bada ere, hartan atsegin hartzen da.
316 Ikhusiko duzu zenbat pena iragaiten duen ama batek bere haur ttipiarekin; eta, guztiz ere, haurra xarra, zakartsua eta hazkari gaitza denean. Eztio lorik egitera utzten, gau eta egun haren mainatzen eta errekaitatzen, bere burua deseginik, hari behar du. Eta, guztiarekin ere, ama erhoa hartan loriatzen da; gauaren erdian jaikirik eta bere loa galdurik, haur harekin, mila erhokeria erraiten duela, dostatzen da. Zeren maite baitu, amorio baitiaduko.