<487>
duenarentzat, manamenduen konplitzea. Zeren amorioak manamenduei, bere garratztasuna eztitzen, mintasuna gozatzen eta gaitztasuna errazten baiteraue. Errege Dabitek, nola ezpaitzuen amorio eskasik, halatan Jainkoaren manamenduak erraz iduriturik, erraiten zuen: In via testimoniorum tuorum delectatus sum sicut in omnibus divitiis. “Zure manamenduen bidea, hain da bide atsegina eta plazenta, non hartan ibiltzeaz, munduko aberatstasun guztien eskuen artean erabiltzeaz bezanbat atsegin hartu baitut”. Quam dulcia faucibus meis eloquia tua! “Ezin derraket zein gozo eta ezti zaizkidan neure ahoan eta eztarrian zure manuak, solhasak eta perpausak, are eztia baino eztiago edireiteintut”. Super mel ori meo.
Amorioak beroturik egiten zuten lehenagoko sainduek Jainkoaren zerbitzuan hanbat balentia. Halatan pairatzen zuten hanbat pena eta trabailu, heriotze eta martirio, dolore eta estira.
315 Nola Patriarka Jakobi iduritu baitzeikan labur eta deus guti, Rakel ederraren erdiesteagatik zazpi urthez haren ondoan eta zerbitzuan ibiltzea, zeren maite baitzuen, amorio baitziadukon, Videbantur illi pauci dies prae amoris magnitudine (Genes. 29), hala sainduei ere iduritzen zaie deus guti Jainkoagatik egiten duten guztia, zeren gogotik baitaude, amorioa baitute handia. Halatan Apostoluek ere orduan zedutzaten bere buruak dohatsuenik eta ziren alegerenik,