Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/488

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<486>

bezala: Fieri potest, quod natura est intolerabile sit leve, si cum alacritate animi suscipiamus (Chrys. in cap. 16 Luc., tom. 2). Bere egitez gaitz den gauza ere erraxten da, gogotik eta alegeraki hartzen denean. Eta badio San Agustinek ere: Omne praeceptum leve est amanti (Aug. Sent. 2, 22, tom. 3). Manamendu guztiak dira erraz, amorio duenarentzat. Den gauzarik errazena egin bedi gogo gaitzez, eta gaitz izanen da; den gaitzena egin bedi gogo onez, eta erraz izanen da.

Halatan, Jondone Joanes ebanjelistak, amorio dutenez eta eztutenez mintzo dela, emaiten du aditzera, amorio dutenei manamendu guztiak iduritzen zaiztela manamendu bat. Si quis diliget me, sermonem meum servabit (Ioan. 14). Baina amoriorik eztutenei, manamendu bat bera iduritzen zaiela anhitz manamendu. Qui non diligit me, sermones meos non servat. Batean dio sermonem, eta bertzean sermones. Halatan erraiten du San Agustinek ere: Ita corpus pondere, sicut animus amore fertur, quocumque fertur (August. De civitate Dei, c. 28, to. 5). Amorioak erabiltzen du batbedera nahi duen lekhura, pisuak balantza erabiltzen duen bezala. Guztia dago gogoan, guztia dago borondatean eta amorioan.

Manamendu guztiak amoriotik eta karitatetik hasten dira, amorioaz eta karitateaz konplitzen dira, eta amoriora eta karitatera, bere finera eta xedera bezala, biltzen eta bihurtzen dira. Beraz, ezin dateke gaitz, amorio