<477>
lurreko bizitzea bat baitira. Eta Jondone Joanes ebanjelistaren errana da: Palmae in manibus eorum (Apocal. 7), ikhusi zituela justuen eskuetan palmak, zein baitziren palma zuhaitzaren adarrak, biktoriaren seinaleak. Eta biktoria den lekhuan, aitzinetik behar da gerla, aitzinetik behar da neke eta trabailu. Zeren Jondone Paulok dioen bezala: Non coronabitur nisi qui legitime certaverit (2 Thim. 2). Ezta koroatua izanen, eta ez biktorios geldituko, zin-zinez permatzen eta guduztatzen eztena.
309 Eta are haur da egitekoa: zenbatenaz eta giristino bat baita giristinoago, zenbatenaz eta zintkiago eta fintkiago permatzen eta enseiatzen baita Jainkoaren zerbitzatzera eta deabruari kontra egitera, hanbatenaz etsaiak harmatzenago, eta tentamenduak ere berretzenago zaitza. Hala emaiten du Spiritu Sainduak aditzera: Fili: accedens ad servitutem Dei, sta in iustitia et timore, et praepara animam tuam ad tentationem (Eccles. 2). "Ene seme, hasten zarenean Jainkoaren zerbitzatzen, zaude erne, eta beldur zarela, eta presta zaite tentamenduei kontra egiteko".
Zeren jakin behar duzu ezen orduan egundaino baino tentatuagoa izanen zarela. Hunen arauaz erraiten du Jondone Paulok ere: Qui pie vivere volunt in Christo Iesu, persecutionem patiuntur (2 ad Tim. 2). Sainduki eta prestuki