Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/478

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<476>

saindutasun guztiarekin ere ezin bururik eginez bezala, erran zuen: Infelix ego homo! quis me liberabit de corpore mortis huius? "Ai ene titxa gabea, ene onbeharra eta urrikalkizuna! nork libratuko nau gorputz mortal hunetarik?". Scimus, enim, quod lex spiritualis est; ego, autem, carnalis, venumdatus sub lege (Roma. 7). "Zeren ni naiz haragiz eta haragiari emana, eta legea, Jainkoaren manua, spiritu". Zer ikhuskizun du, bada, spirituak haragiarekin? Nolatan abenituko dira biak elkharrekin? Egiteko handia da haur; hain handia, ezen arrazoinekin erraiten baitu Salomonek: Iugum grave super filios Adam a die exitus de ventre matris eorum, usque in diem sepulturae in matrem omnium (Eccles. 40). Uztarri pisua eta karga handia darabilate soinean Adanen umek sortzen diren egunetik heriotzeraino, bere amen sabeletik ilkitzen direnetik hobira, guztien amagana bihur arteino. Halatan erraiten du San Mateok: Regnum caelorum vim patitur (Matth. 11). Zeruko erresumari bortxa egin behar zaika; han parterik izanen duenak zin-zinez eta bere indar guztiaz behar duela permatu. Eta badio Job sainduak ere: Militia est vita hominis super terram (Iob. 7). Giristino giristino denak, gerlan dabilan soldaduak bezanbat trabailu iragan behar du. Zeren soldadutasuna eta gizonaren