<478>
Jesu Kristok manatzen duen bezala, bizi nahi dutenak, izanen dira penatuak eta persegituak. Hei erauzten zaizte falseriak, hei egiten zaizte irriak eta eskarnioak, finean hei egiten derauzte munduak kontra handiak.
Eta gertha baledi ere munduan zenbait presuna hain saindurik, justurik, fama handitakorik edo dohatsurik, non ez ledin nehor ausart haren baithan mihirik ibentzera, eta ez haren ohorearen ukitzera, egia izanen da orduan ere, Jondone Paulok dioena, tentatuak eta persegituak izanen direla justuak. Zeren bere baithan barrena bedere, bere haragiaren mugidez eta desira desordenatuez, tentatuak eta frogatuak izanen baitira.
Gerla handia dute elkharren artean berthutek eta bizioek. Urguilutasunak gerla handia egiten dio humiltasunari, abariziak libertasunari, haragiak kastitateari, inbidiak karitateari, gulak abstinenziari, kolerak pazientziari, nagitasunak dilijentziari. Eta hunen batenarekin justu guztiak dira persegituak eta kontrastatuak, bere baithan barrena bedere.
Eta hala bethi ere da egia: Per multas tribulationes opportet intrare in regnum Dei, anhitz tribulamenduz, penaz eta trabailuz behar