<471>
gehiago konparatzen du halakoa, lohira hidoiztatzera bihurtzen den urdearekin. Canis reversus ad vomitum, et sus lota in volutabro luti (2 Petri. 2). Hain da gauza hatsa, likitsa, kiratsa, higuina eta nardagarria, or baten bere okha eginaren eta ahotik egotziaren berriz iretsten ikhustea, non baldin Spiritu Sainduak berak usatu ezpalu konparazino hunez, ezpainintzen ni aiphatzera ere ausartuko. Baina erraiten du Spiritu Sainduak; derragun, beraz, guk ere, behin bekhatua kofesatu, ahotik egotzi, eta berriz hartara bihurtzea, bere okha eginaren beraren iretstea bezala dela. Zeren okha hura zein lizun eta urde den, are baita lizunago eta urdeago bekhatua.
Beraz, hunelatan, ezta leheneko bekhatuetara bihurtu behar, eta ez behin garbituz gero berriz likitstu ere. Aitzitik, dagigun eta derragun esposak bezala: Lavi pedes meos; quomodo inquinabo illos? Expoliavi me tunica mea; quomodo induar illa? (Cantic. 5). "Oinak garbituitut; nola, bada, likitstukoitut? Athorra erauntzi dut; nola, bada, jauntziko dut?".
306 Kofesatu ondoan, munduak, deabruak edo haragiak berriz bekhatu egitera eta leheneko estatuan, egoitzan, etzauntzan eta tokian jartzera akometatzen zaituztenean, ihardetsi behar zeneraukaie: "Nolatan ahal daidiket nik hori? Garbituitut neure oinak; nola, bada, likitstukoitut? Erauntzi dut behin