<470>
Ezagutzagabetasun handia da, eta ingrat izaitea, Jainkoari kofesatzean eta handik kanpoan, zeure orazinoetan eta othoitzetan hanbat promes eginez gero, eta hekin batean zeure bekhatuen barkhamendua eta bertzerik ere anhitz garazia, fabore eta ontasun erdietsiz gero, promesak hautsirik, berriz leheneko maina gaixtoetara bihurtzea, hanbat obligazino esker gaixtoaz pagatzea.
§ 5
305 Hain da handi eta itsusi bigarren bekhatua, behin barkhatuz gero berriz egiten dena, non hark bere ingrat-tasunaz, leheneko bekhatu barkhatuak ere bihurtzen bezala baititu (Vide S. Thom. 3 p., q. 88, art. 2 in corpo.). Eta ezta miretsteko. Zeren bigarren bihurtze hark, leheneko bekhatu barkhatuak ere erraberritzen, gogora ekhartzen eta pitzten bezala baititu. Eta hala, justiziak ere, behin azotatua, bigarren atrapaduran bortitzkiago gaztigatzen du.
Behin utzi zuen bekhatura berriz bihurtzen dena, konparatzen du Spiritu Sainduak bere okha egina jaten duen orarekin. Sicut canis qui revertitur ad vomitum, sic imprudens qui iterat stultitiam suam (Prov. 26). Eta Jondone Petrik, are