<472>
athorra lohia; nola, bada, berriz jauntziko dut? Biluzi naiz behin aztura gaixto guztietarik; nola, bada, berriz beztituko naiz? Utzi ditut behin; nola, bada, berriz hartukoitut? Edo, berriz hartzekotz, zertako utzi behar nituen?”. Si paenitens es, noli facere; si facis, certe paenitens non es, dio San Agustinek (August. lib. De vera et falsa poenitentia). Baldin bazara penitent, baldin lehen eginaz damu baduzu, eztagizula gehiago, zeren baldin egiten baduzu, ageri da etzarela penitent, eztuzula lehenaz damu.
Diferentzia handia da salbatzen direnen eta salbatzen eztirenen artean; eta diferentzia haur eztago, ez, guztia bekhatu egitean edo ez egitean. Zeren salbatzen direnetarik, batzuek egin zuten noizbait bedere bekhatu: Jondone Petrik, Jondone Paulok, Magdalenak, eta bai bertze anhitzek ere. Baina diferentzia dago, behin edo berriz bekhatu egitera gerthatuagatik, heken fite utztean eta, behin utziz gero, ez hetara berriz bihurtzean. Hala, edireiten da lehenagoko sainduak, zenbait bekhatutan erori baziren ere, fite jaiki zirela, eta behin jaikiz gero, etzirela gehiago erori, eta ez bere leheneko bekhatuetara eta ez bertzetara bihurtu. Hala egin behar dugu, bada, guk ere. Qui secutus es peccantem, sequere poenitentem (in Vita Sancti Ambrosii). Baldin orainokoan jarraiki bagatzaizte sainduei bekhatu egitean, jarraiki behar